Iluntzean, "Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan?" hitzaldia eskaini zuten Iñaki Eizmendik eta Julio Ibarrak. Eguraldi ona lagun, parte hartzaile kopurua oso altua izan ez bazen ere, gerturatu zirenak gustura atera ziren hitzalditik.
Ondoren, Zizurkilen nola Villabonan Mintzalaguna egitasmoan parte hartu duten euskaldun-berri, euskaldun-zahar eta antolatzaileen afaria izan zen Irrintzi elkartean, Udalak gonbidatuta. 35 lagun bildu zen guztira. Hainbat euskaldun-berrik, euskara ikasteko bidean izandako xelebrekeriak azaldu zituen afalondoan.
Euskaraz hitz egitera askatzea, horixe egitasmoaren helburua. Zizurkilen nahiz Villabonan harrera beroa izan du aurten. Ea hurrengo urtean ere halaxe izaten den...
Eskerrak
Euskara Zerbitzuko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete egitasmoarekin bat egin duten herritarrei. Eta hasieratik jende askok bat egin zuenez, ordezkoen zerrendan geratu ziren herritar guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiete, erakutsitako borondateagatik.