Sardonen marka hauste berria, Sanjuanetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 20a, 20:57

Harrijasotzaile urnietarrak, 131 kiloko harri zilindrikoa 3 alditan altxa du gaur arratsaldean Andoaingo Goikoplazan. Emakume batek inoiz bizkarreratu duen pisurik handiena.

Hilabete ere ez etxean marka berri bat jarri zuenetik, eta dagoeneko helburu berria lortu du. Marijose Sardon harrijasotzaile urnietarrak Andoaingo San Juan jaietan 131 kiloko harri zilindrikoa altxa asmoa du. Duela hilabete, maiatzaren 25ean Urnietan ahalegindu zen azkenekoz, eta orduko hartan, 126 kilokoa hiru aldiz altxa zuen. Gaurko hitzordurako prestatzen aritu da azken hilabeteotan. Oso pozik dago lortu duen erronkarekin. Marka hauste berria, senide, adiskideei, lagun on Joni eta andoaindar guztiei eskaini  die. Andoain bere lantokia izanik, etxean bezala sentiarazten dutelako.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!