Atzo arratsaldeaz geroztik, paretik pasatzean, Mintzola egitasmoa txertatuko den Subijana etxeko balkoiari begira geratu da herritar asko eta asko. Arrazoia? Balkoiko barroteei lotuta, letrez eta zenbakiz osatutako eskultura jarri dute eta herritarrak esanahia topatu ezinik dabiltza. Epe laburrean bukatuko dituzte Subijana etxeko lanak. Ahozkotasunaren habia izango da aurrerantzean Mintzola.