Ezohiko batzarra, asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 20a, 15:58

Datorren asteazkenean, ekainaren 25ean, ezohiko osoko bilkura egingo da udaletxeko batzar aretoan, 20:00etatik aurrera. Besteak beste, ondorengo gaiak aztertuko dira:

1-.    Aurreko bilkuraren akta onartzeko proposamena (maiatzaren 28koa).
    
2-.    Musika irakaskuntza zerbitzua emateko Loatzo udalerrien mankomunitatearen estatutuak onartzeko proposamena.
    
3-.    2007. ekitaldiari dagokion Kontu Orokorra behin betiko onartzeko proposamena.

4-.    Zerbitzu publikoak eskaintzearen gaineko tasen Ordenantza Fiskal arautzaileak aldatzeko proposamena, a) epigrafea: Olaederra kiroldegia zerbitzua.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!