Udaleko sozialisten taldeak gogor gaitzetsi zuen UDA-ko hamalau kideren dimisioa, duela astebete eskaini zuten prentsaurrekoan. Haien erabakia ulertu arren, Urnietari min handia egin zaiola adierazi zuten. Mikel Izagirrek eta Juan Mari Tomasenak ukitutako edozer hondoratzen dutela gaineratu zuten. UDA-ko egungo zinegotzien jokaera Madrazo estilotzat definitzen dute, haien esanetan, Ezker Batuaren esanei jarraituz, kritikoei kasu egin ez eta haien eserlekuetan jarraitzen baitute. Izagirrek Urnieta Aldundian EAJ-PNV-rekin negoziatzeko trukerako txanpon gisa erabiltzen duela salatzen dute sozialistek.