Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 19a, 19:40

USURBILGO TXAPELKETA
URNIETA 18-4 HERNANI
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. INFANTILAK. Orain artekoak pilota “goxua”rekin jokatu ostean, antolakuntzak eta klubek hala adostuta, azken saioa pilota mistoarekin jokatzea erabaki zuten. Txapelketako bikote indartsuena izan da, norgehiagoka guztiak irabazi ostean.

EMAKUMEA PILOTARI
SARE ESNAL-PIEROLA    30
N.ZABALA-BAÑALES    28
SENIORRAK. Azken garaipenarekin lehen postuan sailkatu dira. Finalerako txartela eskuratua dute.

ARRIOLA-K.URBISTONDO    30
JAUREGI-UGALDE    25
SENIORRAK. Datorren asteburuan ospatuko diren finalerdietarako sailkatu dira. Hurrengo norgehiagoka, Zabala-Bañales bikotearen aurka izango dute. Partida horren emaitzak “derbi” urnietarra ekar dezake. Hain zuzen, hurrengo jardunaldiko irabazleek Pierola eta Goenagaren aurka jokatu beharko baitute.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Gomazko paleta, Seniorrak
Arriola-K.Urbistondo
Donostia (Gaska). Ost,20. 20:00
Eskuz binaka, Jubenilak
Salbatore Txapelketa
J. Pagola-M.Garmendia / Zazpi Itturri
Getaria. Ast,23. 19:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!