Aurten Andoaingo Udalak Basterock musika ekimen berriari heldu dio, Donostiako Bloody Mary musika denda eta kultur sustatzaile ezagunarekin. Martxoan abian jarri zen Deke Dickersonen kontzertuarekin. Hilabetero, kontzertu bana egin da Basteron. Ekimen honi amaiera emateko jaialdi irekia burutuko da ekainaren 21ean, Nafarroa plazan. Eguraldi ona, beraz, ezinbestekoa izango da jaia ondo bidean burutu dadin. Sarrera doakoa izango da.
Talde ugari
Askorentzat taldeak ezezagunak badira ere, rock musika kultura gogoko duenarentzat hainbat proposamen interesgarri dago.
THE TRASHMEN: 1960an Minneapolisen (AEB) soruta, surf musika bezala ezagutu den soinuaren sortzaileak. 1964an Trashmen taldearen kanturik ezagunena ameriketako Top Ten zerrendako 5. postuan egon zen, kantu horren bertsio ugari egin zituzten Ramones, The Cramps, ... eta antzeko talde handi askok, “Surfin Bird” abestiaz ari gara noski. Talde honen abestiak batez ere instrumentalak dira, dibertigarriak eta dantzagarriak.
THE NEANDERTHALS: Estatu Batuetako taldea da. "Dibertimendua eta zirrara eragitea" omen talde honen funtsa. Garage, rock and roll eta rhythm and blues soinuen nahasketa. Historiaurreko gizonez mozorroturik azaltzen dira aintzinako rock and rollaren sua piztuaz.
MAHARAJAS: Suediarrak, berriki Bloody Hotsak zigiluarekin argitaratu duten "In Pure Spire" lana aurkeztera datoz. Batzuren ustez, Europako garage talderik onena. 60ko hamarraldiko eraginik onenak hartu eta haiekin soinu freskoa lortu dute.
DIRTBOMBS: “We Have You Surrounded” lan berria aurkeztera datoz. Ahaztezina orain hiru urte Bartzelonako Primavera Sound jaialdian emandako erakustaldia.
VIVA L’AMERICAN DEATH RAY MUSIC: Azken hamarkako rock amerikarrean gako omen dira eta horren erakusgarri argitara emandako “Smash Radio Hits” beroa edo “A New Commotion, A Delicate Tension” diskoak.
LISABÖ: 2007ko diskorik eta zuzenekorik borobilenetakoa dutela diote hedabide askok. Irungo taldeaz gozatzeko aukera bikaina.