Pala taldeak txirrindularien bidea jarraitu nahi du txapelaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 19a, 19:32

Aurreko astean Andoaingo txirrindulariek Gipuzkoako txapela lortu zuten. Honetan, pala taldekoek sari bera eskuratu nahiko dute Herriarteko finalean.

Txirrindulariak eta pala taldeko ordezkariak Andoaingo kirol denboraldia luzatzen ari dira. Bizikleta gainean eta taldeka, jubenil mailakoek garaipen garbia eskuratu zuten pasa den asteburuan.

Gipuzkoa mailan talde gutxik izango du Andoaingo Txirrindulari Eskolak duen azpiegitura. Bi talde aurkeztu zituztenen artean ere onena izan zen, bi taldeak lehengoen artean sailkatu zirelako sailkapen orokorrean. A taldekoak izan ziren txapeldunak. Hauexek, hurrenez hurren, Asier Septien, Aritz Mujika, Iñaki Bengoetxea, Aitor Ugalde eta Imanol Ugalde. B taldekoak, berriz, Asier Lakarra, Joseba Ubillos, Unai Esnaola, Ruben Dario eta Beñat Arruti. Igande honetan, jubenil mailakoek erakustaldia eskainiko dute Andoainen, Gipuzkoako Itzuliaren baitan.

Ez zen bizikleta gaineko albiste pozgarri bakarra. Izan ere, Kadete mailako Mikel Iturria urnietarra errepideko Euskadiko txapeldunorde izan zen.

PALA, IGANDE HONETAN FINALA
Larunbat honetan, Andoain eta Donostia aurrez aurre arituko dira Herriarteko pala txapelketako finalean. Zarautzen izango da lehia, 17:00-etik aurrera Aritzbatalde pilotalekuan.

Manex Lete, Gotzon Lete, Luis Iturzaeta, Asier Ponce, Jose Maria Vitoria, Jose Luis Arnaz, Jose Luis Elizondo, Ibon Altuna, Ibai Iradi, Eñaut Aizpurua, Joseba Aizpuru eta Koldo Zabala dira taldekideak. Ordezkaria, berriz, Fermin Altuna da.

Finalera iristeko, Oiartzun eta Zumaia lehiatik kanpo utzi dituzte. Andoaingoa txapela eskuratzeko pauso bakarrera dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!