Kaletxikiko jaiak, egitarau osoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 19a, 19:23

Ekainak 29, igandea San Pedro eguna

  • 12:00    Meza Berrozpeko kaperan auzoko hildako eta bazkideen alde.
  • Ondoren: Pintxoak eta ardo txikitoak izango dira auzoan Gora Kaletxiki txarangaren animazioarekin.

Uztailak 4, ostirala

  • 19:00    Kandido eta bere Txikitxuei ongietorria. Goikoplazatik jaitsiko dira kalejiran, ikurriñak elkartean ipiniko dira eta zapi berde-beltza kalean jarriz, jaiei hasiera emango zaie. Ondoren:  Sardin jatea. Batukada Zo-Zongó perkushow taldearen eskutik.
  • 21:00    Kaletxiki rock festival (lehen zatia). Susa eta d. Devious taldeen eskutik.
  • 23:00    Kaletxiki rock festival (bigarren zatia). Rusoblanco, El ultimo hombre elefante eta Rouge taldeen eskutik.
  • 01:00    Oilasko hotza txanpainarekin Ontza elkartean.

Uztailak 5, larunbata

10:00    Kaletxikiko III. esku pilota topaketa Goikoplazan.
  • 10:00    VI. Karmelo Lasarte plater tiraketa Buruntzako harrobian. 10:00etan: entrenamentua eta 16:00etan: txapelketa.
  • 12:00    Kaletxikiko XV. Sagardo txapelketa. Haur parkea (quads-ak, zezen mekanikoa, puzgarriak). Euskal kantu kalejira Goikoplazatik hasita.
  • 16:00    Kaletxikiko XIV mus txapelketa azkarra.
  • 17:00    Haur parkea (quads-ak, zezen mekanikoa, puzgarriak).
  • 17:30    Toka txapelketa herrikoia. (Federatugabeentzat).
  • 20:15    Ontza elkartean afaria: bertan Mariano Zubiarrain omenduko da.
  • 22:15    Kaletxikiko XXIII. danborrada nagusia. (Entsaioak ekainak 26 eta uztailak 1 eta 3an izango dira).
  • 23:00-03:00 Dantzaldia Naima taldearekin.
  • 01:00    Oilasko hotza txanpainarekin Ontza elkartean. Nemux-gang dj-ak izango dira Berton diskofestarekin.

Uztailak 6, igandea


  • 09:00    Diana.
  • 11:00    Seat 600 ibilgailuen erakustaldia, auzotik abiatuta herritik barrena ibiliko direlarik.
  • 12:00    Meza Berrozpeko kaperan.
  • 12:45    Urki dantza taldearen emanaldia.
  •     Gora Kaletxiki txarangak auzoa alaituko du.
  •     Seat 600 taldea guregana hurbilduko da eta berrozpeko patioan auto eder hauek gertutik ikusteko aukera izango dugu).
  • 14:00    Kaletxikitarren bazkari herrikoia. Gora Kaletxiki txarangaren animazioarekin.
  • 18:00    Perurena aita-semearen erakustaldia.
  • Ondoren 23:00 arte dantzaldia Egan taldearekin.
  • Dantzaldian zehar Kandido eta txikitxuek zapi berde-beltza gordeko dute eta azkeneko suziriarekin emango zaie amaiera aurtengo jaiei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!