Oinkariko gaztetxoak Lezon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 19a, 19:15

Oinkari dantza taldeko gaztetxoek “Iraganaren geroa” ikuskizuna aurkeztuko dute ekainaren 20an, larunbatean, Lezon: Bekoerrota kiroldegian, 20:00etan. Aurreko astean Villabonan buruturiko estreinuak segida izango du beraz, tradizioa eta koreografia berriak uztartuz. Zuzeneko doinua jartzeaz Villabonako Loatzo musika eskolako musikariak arduratuko dira.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!