Osasunkume, drogamenpekotasun prebentziorako programa bat da. Lau ardatzetan oinarrituta dago: autoestima, bizitzarako prestakuntza, drogak eta ohitura osasuntsuak, hau dena, osasunaren dimentsio fisikoa, psikikoa eta soziala kontuan hartuta. Haurrek osasuntsu bizitzen ikas dezaten.
Ikasturte bukaeran lehiaketa bat antolatzen dute Euskadi mailan, proiektuan parte hartu duten ikasle guztien artean. Lau sari banatzen dituzte, bi sari LHko bigarren ziklokoen artean eta beste bi sari LHko hirugarren ziklokoen artean. “Ikasketa eta zerbitzu solidarioa”n oinarritu behar zituzten proiektuak.
Jesusen Bihotza ikastolako ikasleek beraiek burututako bost proiektu desberdin aurkeztu zituzten eta 4A taldekoek lehenengo saria irabazi dute. Hauen proiektua, Odol emaile berriak bilatzean oinarritua izan zen, kartelak egin eta herrian zehar banatu zituzten propaganda egiteko eta lortu ere, lortu zuten odola emateko pertsona berriak osasun etxera gerturatzea.
Ekainaren 18an, Lazkaoko ikastolan sari-banaketa ekitaldia izan zen eta bertara joan ziren 4A taldekoak, beraien irakasleekin, saria jasotzera. Saria, ikasgela guztiarentzat izango da: Irailean Port Aventurara bidaia egingo dute.