Ordiziako Oroith abesbatzaren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 18a, 18:48

Ordiziako Oroith abesbatzak kontzertua eskainiko du ekainaren 21ean, larunbatean, Villabonako Jesusen Bihotza parrokian, 19:45etatik aurrera. Uztailean Spittal an der Dran Austriako abesbatzen jaialdian hartuko dute parte eta Villabonan abestuko dute han aurkeztuko duten programa.

Garai ezberdinetako kantuak abestuko dituzte: Ernazimendu garaikoak, erromantikoak nahiz garaikideak. Kanpoko konpositoreen lanez gain, bertako konpositoreen lanak ere abestuko dituzte. Besteak beste: Javi Busto, Jesus Guridi, Luis Blanes, Salaberri edo Xabier Sarasolak konposaturiko lanak, hain zuzen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!