Hitzaldiaren helburua, Haur Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan ikasten duten neska-mutikoen gurasoei nolabaiteko orientazioa ematea da, seme-alabek hizkuntzaren inguruan dituzten jokabideetan eragiteko. Alegia, mota honetako galderetarako erantzunak emango dira:
-Orain arte lagunekin euskaraz egin izan dute, baina azken aldian gaztelaniarako joera sumatu dut. Zer egin dezaket?
-Seme-alabei euskaraz egiten diegu, baina gure artean gaztelaniaz egiten dugu, zer eragin izan dezake horrek beraien jarreretan eta jokabideetan?
-Nik esandako gauza asko zuzendu egiten dizkit. Kasu egin behar al diot?
-Nik euskaraz dakit baina bikoteak ez. Nola egin behar dugu seme-alabekin?
Hitzaldia euskaraz izango da eta guraso euskaldun guztiei zuzenduta dago. Nolanahi ere, garrantzi berezia emango zaio guraso euskaldun berrien ikuspuntuari.