Jon Tecedorren omenez

Halterofiliako Federazioen arteko Euskadiko Txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean Zizurkilen. Jon Tecedor pultsulari lasartearraren omenez aritu ziren kirolariak.

Batis Kortajarena prestatzaileak azaldu ditu txapelketaren nondik norakoak: “Pentsatzekoa den bezala, Jonen heriotzaren albistea iritsi zenean konpetiziorako gogorik gabe geratu ginen. Familiartekoek deitu zuten Jonen omenez txapelketa jokatzeko eskatuz eta horrela egin genuen”. Kirol emaitzei dagokienez, gure taldea oso motibatuta atera zen, Jon gogoan hartuta, eta emaitza onak lortu zituzten. Teddy Martinezek txapelketa irabazi zuen eta Ekaitz Kortajarena bigarren izan zen. Taldeka berriz, Gipuzkoako taldea bigarren izan zen Nafarroaren atzetik. Jonen postua inork ez betetzea erabaki zuten egun horretan irabaztea ez zelako garrantzitsuena”.


Taldekide guztien lana azpimarratu nahi izan du Kortajarenak: “Teddyk eta Ekaitzek urteko markarik onenak egin zituzten, Zarautzeko Borja Bravok ere bai. Gorka Lopezek ere lan ona egin zuen”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!