Omenaldia Rosario Sarasolari jostunari

Joan zen ekainaren 14an, jostundegiko ikasleek omenaldia eskaini zioten Rosario Sarasola Adunara ezkondutako asteasuar irakasleari. Rosarioren ikasle izandako hogei adunar bildu zen omenaldi-bazkarira; omendua bertan zela, noski. Egun polita igaro zuten ikasle-irakasle zireneko garaiak gogoratuz. Besteak beste, titarea zintzilik zuen katea oparitu zioten ikasleek Rosariori eta Juan Kruz Igerabidek egun horretarako idatzitako bertsoak abesteaz gain, pergaminoan idatzita eman zizkioten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!