Festak prestatzen

Iraileko festak prestatzen hasiak dira Zizurkilen. Astearte eta ostegunetan biltzen da festa batzordea Atxulondo Kultur Etxean eta herritarrei bileretan parte hartzeko deia luzatu dute. Joan ezin duenak zizurkilgo_festa_batzordea@hotmail.com helbidera bidal ditzake proposamenak. Festa giroan sartzeko, ekainaren 28an Koadrilen eguna izango da.

Dagoeneko hainbat ekintza prestatzen hasiak dira:

-Kantu kaleko ensaioak: Uztaileko ostegun guztietan arratsaldeko 19:30etan Atxulondo Kultur Etxean. Festetan kantu kale bera lehenego egunean izango da, ostirala irailak 5, atsaldeko 19:00ean hasita. Ensaioetan liburuxkak banatuko dira, abestiak guztien artean aukeratzen dira.

-Umeen dantza emanaldiko ensaioak: Uztailak 22, 24, 29 egunetan arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara Atxulondo Kultur Etxean. Festetan ekitaldi hau Umeen egunean izango da, igandea irailak 7, arratsaldean. Parte hartu nahi duten haur eta gazte guztiek beraien koreografiak eta emanaldiak prestatzeko aukera izango dute uztaileko egun horietan. Festetan, guztiekin emanaldi xumea egingo da plazan.

Festa giroan sartzeko, ekainaren 28an Koadrilen eguna antolatu da. Joxe Arregi plazan norberak etxetik eramandako bazkaria izango da. Horrez gain, jokoak eta zuzeneko musika ere ez da faltako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!