Hirigintza Plan Nagusia dela eta, ezker abertzaleak hitzaldia antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 13a, 14:34

Ezker abertzalearen deialdia: "Hilabeteak badira, Andoaingo Udalak herritarron partehartzeri bizkar emanez, dazoten urtetako garapen eta hazkundearen gaineko "plan orokorrak" kaleratu dituela, hau da, Andoain herriaren garapena zer nolakoa izan behar den, plangintzatzen duen lana".

"Baina zertan datza zehazki?, zer eragin izango du herritarrongan?, onurak ala kalteak? Galdera ugari sortzen zaizkigu, herritarron parte hartzerik gabe eginiko "araudi" hauen gainean.

Ezker Abertzaleko udal hautetsiek, herritar hainbatekin batera, kezka eta arazo hauen gaineko azterketa egin eta alegazi andana egin dizkio "hiri-ordenazioko udal-plan orokorrari". Andoain herriaren antolaketa eta garapena gauzatzeko, beste oinarri ekonomiko eta sozialetan finkatuz. Beste Andoain, guztiona eta guztiontzat eraikitzeko.

Honen guztiaren gainean hitz egiteko ezker abertzaleko hautetsi eta herritarrek hainbaten eskutik aurkeztu diren alegazioen nondik norakoak azaltzeko helburuarekin, datorren astelehenean burutuko dugun hitzaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu".

EGUNA: Ekainak 16, astelehena
ORDUA: 19:30
LEKUA: Urigain Kultur etxea
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!