Santio jaietarako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ekainaren 12a

Villabonako Udalak Santio jaietarako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Ondorengo baldintzak bete behar dira parte hartu ahal izateko:

-Villabonako edozeinek har dezake parte.

-Pintura, argazkia, collagea..., aukerak irekiak dira.

-Aurkezten diren lanetan "Villabona-Santio jaiak- uztaila 2008" testua azaltzea beharrezkoa da.

-Gutxieneko formatoa: 18X24zm.

-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.

-Epaimahaiak 300 euroko sari bakarra emango du.

-Lanak aurkezteko epea: uztailaren 2a, Udal bulegoetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!