Ekuadorretik gertuago

Joan zen ekainaren 9an zabalduta, bi astez Ekuadorri buruzko erakusketa ikusgai izango da Atxulondo Kultur Etxean. Zizurkilen ekuatoriar asko bizi denez, haien kultura ezagutarazteko ekimena jarri du Udalak.Ekimen gehiago ere izango dira datozen egunetan:

-Ekainak 13, ostirala: Qué tan lejos, Tania Hermidaren filma 19:30etan, Atxulondo Kultur Etxean.

-Ekainak 20, ostirala: Adiskedetuak elkartearen eskutik, Tu cárcel dokumentala 19:30etan, Atxulondo Kultur Etxean..

-Ekainak 21, larunbata: Ekua-Voley partidak 11:00tan Otaño ikastetxean. 13:00etan Ekuadorreko janari dastaketa, Atxulondo Kultur Etxean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!