Villabona eginez, Udal aurrekontuen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Villabonako Udalak, Villabona eginez aldizkariaren udaberriko zenbakia kaleratu berri du. Datozen egunetan banatuko da herritarren postontzietan. Zenbaki hau Udal aurrekontuen inguruko monografikoa da eta besteak beste, Udalaren diru-sarrerak, gastuak, inbertsio nagusien egitasmoak, Santiago egoitzaren aurrekontua eta Villabona Lantzen-en aurrekontua biltzen du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!