Erraustegiaren aurkako manifestazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 12a, 15:16

Ekainaren 14an, larunbatean, erraustegiaren aurkako manifestazioa antolatu da Donostian arratsaldeko 18:00etan. Bulebarretik abiatuta, alternatiben aldeko apustua zabalduko da. Jarraian, prentsaurrekoan irakurri zen deialdia.

Azken aldian pauso asko ematen ari dira Gipuzkoan zabor kudeaketaren inguruan. Gaur egun, bi ildo nagusi daude; batetik Errausketaren aurkako herri plataformak proposatzen diharduguna, San Markos eta Debagoieneko mankomunitateak babestu dutena eta Europako zuzentarauei jarraituz zaborra gaika biltzeko ahalegina egiten duena (batez ere ia zaborraren erdia osatzen duen materia organikoa). Bestetik mugarik gabeko kontsumismoa eta herritarren kontzientzi eza bultzatzen dituen erraustegia, ondorio sanitario, sozial, ekologiko, eta ekonomiko kaltegarriak sortuko lituzkeena.

Guk defendatzen dugun eredua, atez ateko bilketa, Europan milioika bizilagunen zaborra biltzeko erabiltzen dute, duela hamarkadak ezarri eta azkenaldian zabaltze handia izan duena, Kataluniako sistema kasu. Tipologia ezberdinetako etxebizitzetan arrakastaz ezarri da, bai dorre zein sakabanatutako etxeetan, eta 100.000 biztanletik gorako zenbait hiri handietan ere. Atez ateko bilketa Europako aginduei zorrotz jarraitu eta ekonomikoki merkeagoa den sistema da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta dagozkion erakundeek ere sistema honi behar duen babesa ematea eskatzen dugu, batez ere ekonomikoa, sistema bakar bezala organikoa erreusarekin bilduta eta ondoren erraustegiara eramatea bultzatzen duten honetan. Arazoa konpondu ordez, gainera, zaborra gainera datorkie eta azken egunetan ikusi dugunez, Bizkaira eramateko hitzarmena egin behar izan dute. Txingudin egin nahi zuten erraustegia ere epaitegiek baliogabetu dute azken egunetan, “INPAKTO ANBIENTAL” egin gabe zutelako. Ez dugu ahaztu behar konpostatzen den zaborraren zati organikoak zabor izateari uzten diola, lehengai bihurtuz. Honek ez du ez zabortegi ezta erraustegiarik behar ere, eta epe motzean ezarri daitekeen sistema da.
Horretarako eta erraustegiari beste behin ere gure ezezko argia emateko, alternatibak badaudelako, manifestazioa antolatu dugu ekainaren 14an, larunbatean, Donostiako Bulebarretik arratsaldeko 18:00etan aterako dena.


Atxikimenduak: LAB ELA ESK CNT CCOO EHNE STEE-EILAS
AHT Gelditu! elkarlana
Hendaiako Ingurumenaren Aldeko Herritarrak (IAH)
Eguzki
Ekologistak Martxan
Greenpeace
Haritzalde
Añorgako Ingurumen Komisioa
Zubietako Herri Batzarra
Añorgako Gazte Asanblada
Antiguak Erraustegiari UKO!
XIRIKA Gazte Kazeta
Antiguotarrak elkartea
Donostiako Piratak
Errausketaren Aurkako Herri Plataformen koordinakundea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!