Egunean bertan izango da lasterketan izena emateko aukera, baina aurrez egin nahi izanez gero, 943 300 147 telefono zenbakira deituta edota www.herrikrossa.com webgunean sartuta egin ahal izango da. Parte hartzaileek bost euro ordainduko dute izena ematerako garaian.
Helmuga zeharkatzen duten lehen bost bikoteek saira jasoko dute eta parte hartzaile guztiek opariren bat izango dute. Opari bereziren bat ere banatuko da zozketa bidez.