Larunbatean, Oinkariko gaztetxoenek "Iraganaren geroa" dantza ikuskizuna eskainiko dute Olaederra kiroldegian 22:30etan. Astelehenean inauguratu zen baserritar jantzien erakusketa, berriz, ekainaren 15a arte, igandera arte zabalik egongo da. Garai bateko Euskal Herriko txoko ezberdinetako jantziez gain, hainbat argazki ere biltzen du erakusketak, jantzi eta apaingarrien azalpenak emanez. Gureako erakusgelan ikusgai 11:00tatik 13:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.