Gazteentzako kirol jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ekainaren 9a

Villabonako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 1992 eta 1999 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta, kirol jarduerak antolatu ditu udarako. Eskaintza zabala da: hipika, surfa, body board-a, piraguismoa, aerobika, cycling-a, igeriketa, multiekintzak, tenisa, BTT-a eta patinak.

Izen-ematea Udal kirol bulegoan edo Olaederra kiroldegian egin behar da, kirol jardueraren arabera. Epea ekainaren 20an amaituko da.

Olaederran kiroldegian (943 694 322): Aerobika, cycling-a, tenisa, igeriketa, multiekintzak, BTT-a eta patinak.

Udal kirol bulegoan (943 694 458): Surfa, body board-a eta piraguismoa. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!