Ekintza mordoa izan zen egun guztian zehar eta ikasle, irakasle, nahiz gurasok gustura parte hartu zuten festa handian. Denetik izan zen, Mus txapelketa, Krossa, ikasleen emanaldiak (dantzak, moda desfile “xelebrea”, abeslariak…) baita ikasle-gurasoentzat prestaturiko jolasak ere. Urtero bezala, indarrak berritzeko, DBHkoek, euren bidaiarako dirua ateratzeko bokadilo eta pintxo goxoak prestatu zituzten, ikaragarrizko tonbola ere izan zen, urdaiazpiko eta guzti. Egun osoan zehar, Txermingo liburutegian, ikasleek, urte osoan egindako eskulan zoragarriak izan ziren ikusgai. Tonbola amaitu ostean, afari-meriendaren eta disko festa martxosoaren txanda izan zen. Mila esker festan parte hartu zuten guztiei.