Joan zen maiatzaren 17an Eskolarteko Gipuzkoako txapelketa irabazi eta gero, maiatzaren 31n eta ekainaren 7an Euskadiko txapelketako kanporaketak jokatu zituzten Nafarroa, Araba eta Bizkaiaren aurka. Azken partida horiek poltsikuratuta lortu zuten txapelketako garaipena. Kirol eta Gazte bulegoko arduradun Joxeanek azaldu duenez, “oso partida zaila eta gogorra izan zen. Azken momentura arte sufritu zuten jokalariek”. Gazteek txapelketa guztian zehar egin duten lana azpimarratu du, “urrian hasi zirenetik, denboraldiko partida guztiak irabazi dituzte. Oso denboraldi ona egin dute, taldekide guztiek giro onean parte hartuz".
Taldekideak: Martin Castellano, Andoni Mosqueira, Alvaro Amado, Iker Hinojosa, Iban Alves, Alain Martin (entrenatzailea), Jon Amiama, Iker Beristain, Daniel Diaz eta Stiben Balerdi.