URTEBETE PASA DA…………………...
.………………….ETA IHES EGIN DUTE
U.D.A.tik (oraindik batzuen batzuk geratzen baikara) zenbait zehaztapen egin nahi dizkiogu U.D.A.ko kide-ohiek kaleratutako prentsa-agiriari.
1.- Prentsa-agirian beraiek ondo adierazi duten bezala, U.D.A.ren zuzendaritza batzordearen gehiengoa izan dira, plataformaren arduradun nagusiak izan dira…………. ETA EZ DUTE INOLAKO ARDURARIK ONARTZEN.
2.- Udalari erakunde horren eskuduntzakoak ez diren gaien ardura egotzi diote. Autobidea, N-1 eta bestelako gaiak Aldundiaren ardurapeko gaiak dira, eta Udalak egin dezakeen gauza bakarra eskaerak egitea da, baina ezertan ez du erabaki-ahalmenik. Udalak (U.D.A.tik) egindako gestio-lanen ondorioz lortu dira sarbide berriak, bide berdeak, aurrekontu-partida berriak…
3.- Mikel Izagirre alkateak Batzar Nagusietan egindako lanak ez du INOIZ oztopatu Urnietako Udalean egin duen lana. Areago, seguruenik Urnietak epe laburrean lan horren onurak jasoko ditu.
4.- U.D.A.k ez du Ezker Batuarekiko mendekotasunik. Beti izan dugu garbi, beti hala adierazi dugu, eta beti eutsiko diogu horri behar den tokian. Zenbaiten kalterako.
5.- Hasieratik, U.D.A.k bere zerrendak osatu zituenean, Mikel Izagirreren afiliazio politikoa ezagutzen genuen, eta bagenekien Batzar Nagusietarako Ezker Batuaren zerrendaburua zela. Zerrenda hori plataforma osoak bozkatu zuen gehiengo osoz. Aurkako botorik gabe.
6.- U.D.A. herri-plataforma anitza da; inori ez zaio galdetzen bere afiliazio politikoari zein den, eta atea zabalik dago mundu guztiak URNIETAREN ALDE LAN EGITEKO.
7.- U.D.A.n Urnietaren alde serio lan egiteko jendea gaude eta behar dugu.