Leizaran eskubaloi taldearen albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 5a, 20:51

AIALA 27
LEIZARAN SENIOR NESKAK 17

LEIZARAN PEGAMO 29
EREINTZA 20
JUBENIL NESKAK.Larunbat goizeko partida erraza izan zen Andoaingo jubenilentzat. Kontraerasoak egiteko aukerei esker, gol asko sartu zituzten eta joko estatikoan ere ondo aritu ziren. Horrela, denboraldi honi amaiera eman diote jubenil neskek, nahi zituzten helburuak bete gabe, tamalez. Talde honek etapa bat amaitzen zuen larunbatean, gehiengoak sei urte egin dituzte elkarrekin, entrenatzaile berdinen gidaritzapean garaipen ugari lortuaz. Zorionak!

LEIZARAN KADETE MUTILAK
C.D.B. LEIZARAN 16–14 JAUJA
USURBIL 21–18 C.D.B. LEIZARAN
JAUJA AKILAPE 21–22 USURBIL
Andoaindarrek Gipuzkoako finala jokatu zuten Zumaian, Mutriku eta usurbildarren aurka. Lehen partida bi golez irabaztea lortu zuten Jaujaren aurka, baina bigarrenean ezin izan zuten usurbildarren jokoa gainditu eta hiru golengatik galdu zuten. Finaleko hiru partidak oso berdinduak izan ziren eta azkenean Usurbil irten zen txapeldun. Leizarango mutilak gustura egon daitezke finalean emandako mailarekin eta baita egindako denboraldi bikainarekin.

LEIZARAN ETXEBERRIETA BERRI 30
EREINTZA 23
KADETE NESKAK. Denboraldiko azken partidan ez zuten arazo handirik izan oreretarrak gainditzeko.

EUSKADIKO SELEKZIOEN
XXX. TXAPELKETA
JUBENIL NESKAK. ALLURRALDE
EKAINAK 7, LARUNBATA
10:30 NAFARROA – BIZKAIA
12:00 GIPUZKOA – IPARRALDE
16:30 3. eta 4.
18:00 FINALA

 

URTEKO BALANTZEA BALORAZIOA: LEIZARAN
Aurreko larunbatean oraindik txapelketetan murgilduta zeuden taldeek denboraldiko azken partidak jokatu zituzten, horrela 2007/2008 denboraldiari amaiera emanez. Kadete neskek aurreko asteburuan lortutako Gipuzkoako Kopako Txapeldunaren kopa jaso zuten Allurralden eta mutilek Kopako finala jokatu zuten Zumaian. Hiruko final hau oso lehiatua eta berdindua izan zen, Jaujaren aurkako lehen partida irabazi eta Usurbilen aurkako bigarrenean hirugatik galdu zuten Leizarango mutilek, Kopako txapeldun orde izendatuz. Senior eta jubenil mailetako neskek ere euren azken partidak jokatu zituzten larunbatean, Seniorrek Zarautz liderraren etxean ezin izan zuten garaipena lortu eta jubenilek Ereintzaren aurka garaipena eskuratu zuten.

Talde ezberdinek denboraldia urriaren erdi aldera hasi zuten eta klubarentzat denboraldi oparoa izan da. Guztira 150 lagunetik gora ibili da Leizaran Klubean, 130 jokalari inguruk osatu dituztelarik maila ezberdinetako bederatzi taldeak. Zenbait garaikur eskuratuz denboraldi bikaina burutu dute guztiek. Aipagarriak dira senior mutilek lortutako Liga eta Kopa Txapelketak, jubenil neskek eskuratutako Federazio Txapelketa eta kadete neskek lortutako Kopa Txapelketa.

JAIA
Denboraldi amaiera izanik eta urtero ohitura bilakatu duen bezala, Leizaran Klubak datorren ekainaren 14an denboraldi amaierako jaia ospatuko du. Arratsaldean zehar klubeko kide eta gurasoek eskubaloi partidak jokatuko dituzte Allurralde Kiroldegian eta ondoren, egunari amaiera emateko, guztiak afari batean elkartuko dira. Hemendik, jokalariez gain, guraso eta laguntzaile guztiei afari zein jokoetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu.
Zorionak egindako denboraldiagatik zuzendaritzako kide, entrenatzaile, jokalari eta laguntzaile guztiei.

TALDEZ TALDE
• Senior mutilak: Liga eta Kopa Txapeldun.
• Senior neskak: Ligan 7. eta Kopan 5.
• Jubenil mutilak: Ligan 11. eta Kopan 5.
• Jubenil neskak: Ligan 4., Federazio Txapelketako Txapeldun eta Kopan 2.
• Kadete mutilak: Ligan 7. eta Kopan 2.
• Kadete neskak: Ligan 4., Federazio Txapelketan 2. eta Kopa Txapeldun.
• Infantil mutilak: Gipuzkoako bigarren, txapelketako bosgarrenak.
• Infantil neskak: Gipuzkoako txapelketarako sailkapena.
• Infantil neskak “B”: Gipuzkoako bigarren, txapelketako Txapeldun.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!