Ametsen basoa, Indiako haurren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 5a, 20:47

Larunbat honetan, goizean zehar, Andoaingo neska-mutilek ametsen baso bat osatuko dute; handitzen joango den baso sinbolikoa. Zuhaitzetako hostoak umeek idatzitako edota marraztutakoak izango dira, bertan Indiako umeentzako dituzten desioak edo mezuak adierazi ahal izango dituzte. Kalkuta Ondoan GKEko taldekideek gidatuta hainbat tailer izango da, besteak beste, tailerren artean, aurpegia margotzea, marrazkigintza edota musika.    
Horrez gain, Bidezko Merkataritzako produktuak eskuratu ahal izango dira. Zehazki, Kalkutako landa ingurunean emakumearen sustapena eta mikrokreditu programen onuradun diren emakumeek egindako bitxiak erosi ahal izango dira: Koilare eta belarritako ikusgarri eta originalak.
Hitzordua: Ekainak 7, larunbata. Goikoplaza. 10:30-14:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!