San Juan jaien atarikoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 5a, 20:45

Ekainean ospakizun ugari izango da Andoainen. Asteburu honetan Ondarreta ikastetxearen ikasturte amaierako jaia ospatuko da eta hurrengo asteburuan La Sallekoa eta Aita Larramendi ikastolakoa, larunbatarekin eta igandearekin hurrenez hurren.
Ekaineko hirugarren asteburuan ospakizunik ez da izango herrian. Aurten Sanjuanak ekainaren 23an hasiko dira, astelehenarekin.

EKAINAK 23-28
Ekainaren 20ko Aiurri astekariarekin batera Sanjuanak eta Sanpedroak hizpide izango dira. Hona jai egitarauaren aurrerapena:

Ekainak 23, astelehena:
23:30  Ruper Ordorika Goikoplazan. Lax’n Busto eta Esne beltza Nafarroa Plazan.
Ekainak 24, asteartea:
19:30 Bertsolari jaialdia: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Jexus Mari Irazu, Iker Alustiza, Beñat Gaztelumendi.

Ekainak 25, asteazkena:
19:00 Euskaraokea Goikoplazan. 22:30  Artifiziozko suen jaurtiketa Allurralde Kiroldegiko Pasealekutik.

Ekainak 27, ostirala
22:30 Pilota partidak Arraten.
1. partida : Olaetxea-Urrizelki / Belloso-Oteiza.
2. partida: Olaizola II-Mendizabal II / Koka-Begino.
23:30 Gozategi taldearekin dantzaldia Goikoplazan. Kaotiko Nafarroa Plazan.

Ekainak 28, larunbata
23:00 Green Manalishi eta Sagarroi taldeen kontzertua Nafarroa Plazan.

Sanjuanak amaitu eta jaien lekukoa Kaletxikik hartuko du.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!