Jente dezente gaurko irteerara joan-ezinik geratu dela ikusita, datorren asterako beste bisita bat antolatu dute Ernioaldea 21eko arduradunek. Ekainaren 12an, datorren ostegunean, izango da bigarren aukera, 10:00etatik 12:00etara. Autobus zerbitzua ere izango da. Antolatzaileek aurrez izena ematea eskatu dute, 619770408 telefono zenbakira deituta.
Bestalde, datorren larunbaterako hitzordua ere gogorarazi dute. Izan ere, larunbatean bigarren eskuko azoka egingo da Villabonan. 15 postu inguru izango dira Berdura Plazan 10:30etatik 14:00etara. Gainera, 10:30etan azoka irekitzearekin batera, Ten Con Ten kultur elkartearen "Inguru/Menua" antzerki saioa izango da eta birziklapen tailerra ere egingo da.