Aste berdea eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 5a, 11:09

Gaur, Ingurumenaren Nazioarteko eguna dela eta, astebetean zehar gauzatuko diren hainbat ekimen antolatu du Tolosa eta Ernioaldea Udaltalde 21ek. Besteak beste, 10:00etan Emausen EkoCenterrera bisita izango da gaur.

Datozen egunetarako egitaraua:

Ekainak 6, ostirala: Tolosako zuhaitz esanguratsuak ezagutzeko ibilaldia, 17:00etan Gernikako Arbolaren lorategitik.

Ekainak 7, larunbata: Bigarren eskuko gauzen merkatua, 10:30etan Villabonako plazan.

Ekainak 8, igandea:

- IX. Uzturreko igoera, 09:30etan Santa Klaratik. Uzturren, hamaiketakoa eta musika.

- Bedaio II. Mendi martxa, 07:30etan abiatuta. 1000 metroko desnibela. 8 ordu inguru.

- Bedaio I. Bizikleta ibilaldia, 08:30etan abiatuta. 600 metrokodesnibela. 4 ordu inguru.

Ekainak 10, asteartea: 10:00etatik 12:00etara kontsumo txikiko bonbillen banaketa Berazubiko plazan.

Ekainak 9-12: Gidatze iraunkorraren ikastaroa Udal eta Udal zerbitzuetako langileentzat.

Ekainak 11-13: Ernioaldea Udaltalde 21ek Aduna, Anoet, Asteasu, Irura, Villabona eta Zizurkil "Erostera nirekin!", erosketako poltsa berrerabilgarrien banaketa etxe guztietara.

Besterik: Eskola Agenda 21eko egunkariaren argitalpena. Haur liburutegietan, klima aldaketari buruzko liburuen aukera berezia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!