Jesusen Bihotza ikastolako jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ekainaren 4a

Datorren larunbatean, ekainaren 7an ikasturte amaierako festa izango da Jesusen Bihotza ikastolan. Egitarau zabala prestatu dute eta parte hartzeko deia luzatzen dute antolatzaileek:


-14:00etan, Pilota eta Pala partidak, Olaederran.   

-15:00etatik 16:00etara: DBHko taldeen fubol partidak eta DBHko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko mus txapelketa Txerminen.

-16:00etatik 16:30etara: Kros herrikoia, Txermin auzoan barrena.

-16:30etatik 18:00etara: Irakasle eta ikasleek prestaturiko ikuskizuna.

-17:00etati 19:00etara: Gaztetxoen eskulan eta ar gazkien erakusketa. 

-18:00ean:  Pailazoak.

-19:00etan: Guraso eta haurren arteko jokoak.   

-19:30etan: Tonbola eta disko festa.


 

 Afari-merienda eta tonbola ikastolako aterpoean izango dira.


OHARRAK:

·              DBHko 3. mailako ikasleek, azken bidaiarako dirua biltzeko asmoz, tonbola antolatuko dute eta prestaturiko pintxoak dastatzeko aukera ere izango da. Taberna zerbitzua ere egongo da.

·              Mus txapelketan parte hartu nahi duten gurasoek  seme-alabaren tutoreari   izena eman. Anima  zaitezte!

·              Jokoetan  parte hartu nahi duten gurasoek seme-alabaren tutoreari izena eman.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!