Larunbatean ospatu zuten Pello Errota ikastetxeko jaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 4a, 13:57

Pasa den larunbatean, ikasturte amaiera ospatzeko elkartu ziren Pello Errota ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak.

Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, giro ederrean pasa zuten eguna. Eskolako aterpean jarritako mahai luzeetan denek elkarrekin bazkaldu zuten eta haurrek jolas ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten. Gainera, maiatzaren 31, Eskola Kirola eguna ospatzeko ere aprobetxatu zuten Pello Errotakoek. Goizean goiz futbol partidak izan ziren eta eguerdi aldera kirol topaketak egin ziren lau urtetik aurrerako umeentzat. Aste gutxi batzuk besterik ez zaizkie geratzen txikiei oporrak hartzeko eta larunbatean, lagun giroan, gustura ibili ziren ikasturte amaierako festan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!