Bertsolari eta idazle gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 4a, 13:48

Maiatzaren 29an banatu ziren Udaleko Euskara eta Hezkuntza batzordeak urtero antolatu ohi duen bertso eta ipuin lehiaketako sariak.

Gurea aretoan izan zen sari-banaketa eta bertso bidez jakinarazi zituzten irabazleen izenak Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Haritz Mujika bertsolariek.  Maite Arregi euskara teknikariak banatu zituen sariak eta urtero legez, giro ona nagusitu zen aretoan. Lan sarituak aukeratzeko epaimahaia Amaia Agirrek eta Joxe Kruz Labaka bertsolariek osatu zuten bertsoen sailean. Ipuinenean, berriz, Ixabel Agirresarobek. Hona hemen saridunen zerrenda:


DBHko 1 eta 2. mailak:
Bertsoa
•    Lehen saria: Ane Urkia, “Baserria”.
•    Bigarren saria: Izaro Eraunzetamurgil, “Maitasuna”.
•    Hirugarren saria: Igor Mujika, “Edanaren eragina”.
•    Aipamen berezia: Haritz Mujika, “Gaur egungo gazteak”.

Ipuina
•    Lehen saria: Elena Gabirondo, “Barraskiloen sorrera”.
•    Bigarren saria: Jon Fernandez, “Ostatuaren misterioa”.
•    Hirugarren saria: Unai Urkola, “Egunerokoa”.

DBHko 3. eta 4. mailak:
Bertsoa
•    Lehen saria: Unai Mendizabal, “Kaleko azken hitzak”.
•    Bigarren saria: Irati Olazabal, “Erniora”.
•    Hirugarren saria: Onintza Gorostidi, “… Bere esku…”.

Ipuina
•    Lehen saria: Maitane Torres, “Ametsen txokoa”.
•    Bigarren saria: Izarne Maiz, “Gizakia ala panpina”.
•    Hirugarren saria: Udane Ibarzabal, “Azkenean nagusirik gabe”.

Lehen Hezkuntzako
3. eta 4. mailak:
Bertsoa
•    Lehen saria: Garazi Urkola, “Kontainer urdina”.
•    Bigarren saria: Ander Iparragirre, “Erreala”.
•    Hirugarren saria: Ibon Martinez, “Rajoi eta Zapatero”.

Ipuina
•    Lehen saria: Ekain Agote, “Farola eta ilargia”.
•    Bigarren saria: Eider Arruabarrena, “Susana sorgintxoa”.
•    Hirugarren saria: Telmo Gartzia, “Axitxio eta oiloak”.

Lehen Hezkuntzako
5. eta 6. mailak:
Bertsoa
•    Lehen saria: Xabier San Sebastian, “Itsasora botatako mezua”.
•    Bigarren saria: Leire Olazabal, “Baserritarren bizitza”.
•    Hirugarren saria: Unai Beldarrain, “Larrak”.

Ipuina
•    Lehen saria: Naroa Amondarain, “Amets bat”.
•    Bigarren saria: Miriam Arquillo, “Etxera bueltan”.
•    Hirugarren saria: Nerea
Arregi, “Gereziaren usain gozoa”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!