UDA hauteslego elkarteak zuzendaritza berria aukeratu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 4a, 10:09

Aurreko astean zuzendaritza osoak karguak utzi ondoren, Udal gobernuan den UDA plataformak zuzendaritza berria aukeratu zuen astelehenean. Ramon Bengoetxea da lehendakari berria; Javier Prada, Lehendakariordea; Javier Cabrera, idazkaria; eta Anabel Saiz, diruzaina. Laugarren zinegotzia izendatu bitartean, UDAk dituen hiru zinegotziak, Mikel Izagirre, Mertxe Zapirain eta Juan Mari Tomasena ere zuzendaritza berriko kide izango dira. Zuzendaritza berri honek, aste honetan bertan plazaratuko omen du, dimisioa aurkeztu zuten kideek egindako akusazioei erantzuna emango dioen komunikatua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!