TOKIKO AGENDA 21: ASTE BERDEA
Ekainak 5, osteguna: EkoCenterrera bisita gidatua doan. 09:30etan. Izen-emateak: 619 770 408 edo ernioaldeaudaltalde21@yahoo.es.
Ekainak 8, igandea: “Gure mendiak, gure iragana” mendi ibilaldia. Ibilbide luzea: Sei ordu inguru, 08:00etan Pedro Mari Otaño plazatik abiatuta. Ibilbide motza: Hiru ordu ingurukoa,10:00etan Azarolatik abiatuta.
KULTUR EKINTZAK
Ekainak 7, larunbata: “Eutsi!” filmaren emanaldia, 22:30etan Zimiterioan.
Ekainak 9, astelehena: Erakusketa andinoaren inaugurazioa, 19:30etan Atxulondon.
Ekainak 13, ostirala: “Que tan lejos”, Tania Hermidaren film emanaldia, 19:30etan Atxulondon.
Ekainak 18, asteazkena: Loatzo musika eskolaren ikasturte amaierako kontzertua, 19:00etan san Millan elizan.
Ekainak 20, ostirala: Adiskdetuak elkartearen eskutik “Tu cárcel” dokumentala, 19:30etan Atxulondon.
Ekainak 21, larunbata: Ekua-Voley partidak 11:00tan Otaño ikastetxean. 13:00etan Ekuadorreko janari dastaketa Atxulondon.
Ekainak 23, astelehena: San Juan bezpera dela eta, sua, dantzak eta zizka-mizkak izango dira 20:00etatik aurrera Zizurkil Goian nahiz Behean.
EUSKARA
Ekainak 20, ostirala: “Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituratan?” hitzaldia Iñaki Eizmendi eta Julio Ibarraren eskutik, 19:00etan Gurea antzokian. Ondoren Zizurkil eta Villabonako Udalek antolatutako Mintzalaguna eta euskara ikastaroetan aritu diren ikasle, irakasle eta laguntzaileen afaria, 21:00etan Irrintzi elkartean.
KIROLA
Ekainak 14, larunbata: Halterofiliako Federazioen arteko Senior mailako Euskadiko txapelketa, 18:00etan Intxaur pilotalekuan.
Ekainak 22, igandea: Neska txirrindularien Zizurkilgo IV. Sari Nagusia eta Gipuzkoako txapelketa, 10:00etan Joxe Arregi plazatik abiatuta.
BESTELAKOAK
Ekainaren 8 arte: Otaño ikastetxeko 25. urteurreneko argazki erakusketa, Atxulondon 18:00etatik 20:00etara.
Ekainak 14, larunbata: Otaño ikastetxeko ikasturte amaierako festa: bazkaria, emanaldiak, batukada, ikasle ohien antzerki emanaldia, abesbatza…
Elberrenako festetako kartel lehiaketa: Edozeinek har dezake parte. Lanak DIN A4 tamainan aurkeztu behar dira, lau koloretara eta teknika librean. Testua: “Zizurkilgo Jaiak 2008, Irailak 5-6-7-9-12-13”. Lanak uztailaren 4a baino lehen aurkeztu behar dira Udal bulegoetan.