Mikel Aranalde, Garikoitz Etxeberria, Andoni Goikoetxea, Jexux Mari Ormaetxea eta Arkaitz Arteaga arituko dira gizonezkoen mailan eta emakumeen artean berriz, Iurre Olano, Josune Gorostidi, Arrate Garin eta Maria Luisa Gabirondo arituko dira nor baino nor. Igandean irabaztea lortzen duen emakumea izango da aurtengo Gipuzkoako txapelduna.
Igandea, arratsaldeko 18:00etan hasiko da sega txapelketa Aunibar baserriko belazeetan.