Ekaineko kultur ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 3a, 19:41

Ekainerako kultur programazioak dantza, mahai-ingurua, erakusketak, azoka, antzerkiak eta kantaldiak eskainiko ditu. Begira egunez egun:

ASTE BERDEA, UDALEKO INGURUMEN BATZORDEAK ANTOLATUTA: 

Ekainak 7, larunbata: Bigarren eskuko gauzen azoka 10:30etatik 14:00etara Berdura plazan.

Ekainak 7, larunbata: Ten Con Ten kultur elkartearen "Inguru/Menua" antzezlana 10:30etan. Doan. 

DANTZA ASTEA, OINKARI DANTZA TALDEAREN ESKUTIK:

Ekainak 10, asteartea: Mahai-ingurua "Euskal dantzak lehen eta orain", Gurea antzokian, 20:00etan. Sarrera doan.
Hizlariak: Alain Maia (Kukai dantza konpainia, Ereintza dantza taldea), Aritz Salamanca (Goizaldi dantza taldea), Edu Muruamendiaraz (Aukeran dantza konpainia), Jokin Otamendi (Arkaitz eta Argia dantza taldeak) eta Oier Araolaza (Kezka dantza taldea). Moderatzailea: Jaime Otamendi.
Ekainak 12, osteguna:
"Baserritar jantziak" hitzaldia, Ramon Garciaren eskutik. Gurea antzokian, 20:00etan. Sarrera doan.
Ekainak 14, larunbata:
"Iraganaren geroa" ikuskizun berriaren aurkezpena, Oinkariko gaztetxoenen eta Loatzo musika eskolako musikarien eskutik. Olaederra kiroldegian, 22:30etan. Sarrera, aurrez 5 euro (herriko okindegietan) eta egunean 7 euro.
Ekainaren 9tik 15era:
"Baserritar jantzien erakusketa", Gureako erakusgelan 11:00tatik 13:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. 25 baserritar jantzi ezberdin eta argazkiak ikusi ahal izango dira. Sarrera doan.

ANTZERKIA

Ekainak 13, ostirala: Helduentzako antzerkia Kutxaren eskutik. Lezoko Orratx kultur elkarteak "Gezurra gezurraren gainean" antzezlana aurkeztuko du 22:00etan Gurea antzokian. Sarrera doan.

Ekainak 14, larunbata: Haurrentzako antzerkia Kutxaren eskutik. Irrintzi produkzioak "Zuk-zuk jaunaren alfabetoa" antzezlana aurkeztuko du 18:00etan Gurea antzokian. Sarrera doan.

ERAKUSKETA

Villabonako kultur tailerretan eginiko lanen erakusketa izango da ekainaren 16tik 20ra, Gureako erakusgelan. 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

MUSIKA EMANALDIA

Ekainak 7, larunbata: Kepa Junkerak kontzertua eskainiko du Olaederra kiroldegian 22:30etan.

Sarrerak: 14 urte arte, aurrez 4 euro eta leihatilan 6 euro. Gazte txartelarekin, aurrez 7 euro eta leihatilan 10 euro. Helduek, aurrez 10 euro eta leihatilan 13 euro. *Herriko taberna eta okindegietan salgai jarriko dira aurrez sarrerak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!