Ikastolakoak Hondarribin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 3a, 19:14

Villabona-Zizurkilgo LH 2.mailako ikasleek joan zen maiatzaren 28 eta 29an Hondarribira eginiko irteeraren berri azaldu dute. "Lehenengo egunean Hendaiara joan ginen txalupaz. Parke handi batean bazkaldu genuen eta bueltan gentozela, ekaitzak harrapatu gintuen eta aterpe batean itxaron behar izan genuen berriz ere txalupara igo baino lehen.

Hurrengo egunean Hondarribiko kaleak eta etxeak ikusi genituen. Zeinen herri polita! Etxeetako balkoiak loraz beterik zeuden, kolore biziko koloreekin margoturik. Herria inguratzen duen harresia ere ikusi genuen, benetan harrigarria. Ondoren, aterpetxera itzuli ginen bazkaltzera eta azkenik, autobusa gure bila etorri eta etxera itzuli ginen".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!