Ezker abertzalearen mozio aurkezpena

Datorren udal osoko bilkuran mozioa aurkeztuko du ezker abertzaleak. Atzo aurkeztu zituzten prentsaurrean mozioak biltzen dituen bost puntu nagusiak:

1- Udal honek herritar oro eskubide zibil eta politiko guztien subjektu dela aldarrikatzen du. Era berean, Euskal Herritar orori dagokigu gure herriaren etorkizuna erabakitzea.

2- Udal hau ez dago herriak aukeraturiko ordezkariak legez kanporatuak izatea onartzeko prest. Bai udal hauteskundeetan jazarpena jasan zuten zerrendetako kideak eta baita suspentsioaren eragina jasan dutenak ere. Hortaz herritarrek aukeraturiko EAE-ANVko zinegotziak, eragile eta mintzakide politiko gisa onartezn ditu.

3- Udal honek, alkate eta zinegotzien aurkako jazarpen judiziala- Zitazioak, Ino Galparsoro Arrasateko alkatearen espetxeratzea...-salatzen du.

4- Udal honek herriari aitortzen dio zilegitasun guztia eta bakarra. Hortaz, Udal honek, 2007ko maiatzaren 27an, lege arrotz eta neurri errepresiboen gainetik, herriak aukeratutako ordezkari guztien aitortza exijitzen du, udalerri guztietan herritarren borondatea errespetatua izan dadin.

5- Udal honek, 5/1985 LOREG-aren 182 artikuluan jasotzen den formula aplikatuko du, herritarrek aukeraturiko zinegotziek eskubide osoz kargua bereganatu dezaten. Hortaz 2007ko maiatzaren 27an ospatu ziren udal hauteskundeetan Zizurkilgo herritar guztien bozkak kontuan hartuta, Aitor Lopez, Gurutze Resa, Ana Olaziregi, Francisco Alonso eta Raul Vazquez-en dimisioak eskatzen ditu.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!