Uholdeak direla eta, Udal oharra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 3a, 11:34

Larunbat gauean izandako uholdeak direla eta Maixabel Arrieta alkatearen eta Villabonako Udalaren oharra: "Villabonako Udalak lerroon bidez, asteburuan, larunbatetik igandera bitarteko gauean izandako uholdeak direla eta, beronen eraginez kaltetuak izan diren herritarrei udalaren babes eta laguntza osoa beste behin ere eskaintzearekin batera, txalotu eta eskertu nahi ditu larunbat gauetik aurrera hainbat herritarren elkartasun eta laguntzarako jarrera prestuak ere. Ezbeharren aurrean elkartasuna bezalako baloreak lantzea estimuan izatekoa eta eskertzekoa baita".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!