Haritz Mujika eta Ane Labakak Ordiziako birekin batera txapela eskuratu zuten 14 urtez azpiko mailan. Helduetan ere Asteasuko eskolan ibiltzen Ane Labaka izan zen nagusi. Gainera, aipagarria izan zen Oihana Iguaran Amasarraren lana, txapelerako lehian ibili baitzen azkenerarte. Amaia Agirrerekin aritzen dira neska mutilak eta irakaslea gogoan izan zuten txapelen eskaintzan. Taldeko argazkian Amaia Agirre, Ane Labaka, Maddi Labaka, Haritz Mujika eta Oihana Iguaran ageri dira.