Ostiralean ireki zen Behobia-Donostiarako izen ematea Internetez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 1a, 21:25

Adi eskualdeko korrikalariok, pasa zen ostiralean, maiatzaren 28an ireki zen 2008ko Behobia-Donostiarako izen emateko epea. Lasterketako izen-emate guztiak Internet bidez bakarrik egin ahal izango dira. Antolatzaileek, urtez-urteko arrakasta ikusirik, parte hartzaile kopurua 14.500dik 16.000ra igotzea erabaki dute. Dagoeneko 13.680 lasterkarik eman dute izena. Aurtengo Behobia-Donostia azaroaren 9an izango da. Izen ematearen informazio gehiago, hemen: Behobia-sansebastian.com. (Web gune ofiziala).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!