Uda Plataforman krisia:
Urnietako Udal gobernuan bakarrean den UDA plataforma (4 zinegotzi 13tik) herritarra, 2007ko hauteskundeetarako sortu zenetik izan duen krisirik larriena bizitzen hari da egunotan.
Uda Plataforma utzi duten artean daude, Fatima Ormaetxea eta Miren Quintas zinegotziez gain, zuzendaritzako kide ziren Jon Araolaza (lehendakaria), Xabier Sasiainbarrena (lehendakari-ordea), Begoña Urdangarin (idazkaria), Ana Etxeberria (diruzaina), Kristiñe Berra, Josu Egizabal, Kontxi Garzia, Peio Arotzena, Eva Barbero, María Herrador, Olga de Las Heras eta M.D.B....hauei erantsi behar zaie, lehendik eta arrazoi berdinengatik Plataforma utzi zuten, Piedad Maestro, Kepa Diez eta Mari Karmen Ormaetxea.
Hamalau kideek izenpetutako komunikatuan erabakiak min ematen dietela adierazten dute. Beren ustez, besteak beste, Mikel Izagirre Ezker Batuaren estrategiak laguntzen ibili da. Adibidez, San Markos makomunitatean eta Kutxako ordezkariak izendatzeko orduan, erabakiak batzarren bidez hartzeko zuten konpromisoa albora utzi du. Oso haserre agertzen dira komunikabideetan behin eta berriz EBri Urnietako alkatetza ematen diotelako eta alkateak ez duelako inongo asmorik erakusten albiste horiek gezurtatzeko.
Bihar, astelehenerekin, egingo duten batzarrean, hamalau kide hauen irteera eta ondoren eman beharreko urratsak erabakiko dituzte. Mikel Izagirrek, bere aldetik, adierazi du, Plataforman denak direla beharrezko.