Egape ikastolako Kultura Astea:
Emanaldi guztien aurretik txalaparta saioak izango dira.
Ekainak 4, asteazkena, 18:00etan Saroben:
Euskal dantza emanaldia.
Ekainak 5, osteguna, 18:00etan Saroben:
Bertso jaialdia: LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. mailakoak eskainia.
Ekainak 10, asteartea, 18:00etan Saroben:
Antzerkiak: 2. B maila: "Planetak". 5. A maila: "Printze Urdinaren bila"
Ekainak 11, asteazkena, 18:00etan Saroben:
1. Musika: DBHko ikasleen musika emanaldia.
2. Antzerkiak: 2.A maila: "Olinpiar jokoak". 5. B maila: "Erreka Mari"
Ekainak 12, osteguna, 18:00etan Saroben:
1. Kitarra emanaldia.
2. Antzerkia: 4B maila: "Bremengo musikariak"
Ekainak 13, ostirala, 18:00etan Saroben:
1. Musika: 6.mailako ikasleen emanaldia: "Txirula majikoa"
2. Antzerkia: 4. A maila: "Bremengo musikariak"
Ekainak 14, larunbata, egun osoan zehar: kurtso bukarako jaia:
10:30etan: esku pilota txapelketa.
11:00etatik 12:00etara: ikasturteko diapositiba ikuskizuna.
11:00etatik 13:00era: jokuak eta makillajea, bi urteti 12 urte bitartera.
16:30etan: ikastolako ikasleen emanaldiak.
17:00etan: mus txapelketa, jangelan.
17:00etan: toka txapelketa.
16:30-19:00: argazki kiniela
17:30-19:00: ikasleen artelanen erakusketa.
18:00etan: esku pilota txapelketako finalak.
19:00etan: DBHko 4. mailako ikasleei diploma banaketa. Ondoren txapelketa ezberdinetako sari banaketa.
20:00etan: afaria.
21:30etan: bingoa.
22:00etan: dantzaldia "NAIMA" taldearekin.
Afarirako txartelak erosteko azken eguna ekainaren 10a.
Honako prezioa dute:
Bokatak: 3 euro. ( xolomoa-txorizo egosia-mixtoa).
Haragi gisatua: 5 euro pertsonako.
Oilasko osoa: 9,75 euro.
Patata tortila handia: 7,75 euro.
Eserlekua eta zerbitzua: 2,75 euro.
Tarta eta helatua: 3,50 euro.
Txanpain botila: 7,50 euro.
Nahi duenak, etxetik jana eraman dezake eta eserlekua hartzeko tiketa erostea nahikoa izango du, egun horretan ikastolan afaltzeko.
Egun osoan zehar, pintxoak, bokatak eta edariak eskuragarri izango dira DBHko 3. mailakoek jarriko duten tabernan.