Gipuzkoako bola txapelketa bihar Lasarten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 31a, 18:15

Bihar igandea, ekainak 1, Lasarteko bolatokian jokatuko da Gipuzkoako txapelketa. Bertan Gipuzkoako 26 bolaririk onenak esku hartuko dute, horien artean urnietar batzuk. Egun bakarreko saioa izango da, eta zortzi lehenengoek, Euskadiko txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Bestalde, pasa zen igandean Urnietako bolatokian izandako tiraldiarekin amaiera eman zitzaion Gipuzkoako kopari. Bertan, J.A. Ugarteburu izan zen lehenengo, 48 brilarekin. Sailkapen nagusian, aldiz, Segurako M. Agirre izan da irabazlea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!