Inude eta Artzainen konpartsako danborradaren entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 30a, 18:26

Santio jaietan, uztailaren 27an izango den Inude eta Artzainen konpartsako danborradan parte hartu nahi duten herritarrek, oraintxe dute izena emateko aukera.

Entseguak asteazkenetan izango dira, ekainaren 4an hasita. Agustin Laskurain herritarrak zuzenduko ditu Txermingo ikastolako ganbaran, gaueko 21:00etatik aurrera.

Izena emateko azken eguna ekainaren 7a izango da. Agustin Laskurainekin harremanetan jarri edo 660 139 380 telefono zenbakira deitu behar da izena emateko. Asteazkenetako entseguetan ere izena emateko aukera izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!