16 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute hiru txapelketetan. Pala gomaz binaka jokatuko da. Frontenisean banaka, Olaederra kiroldegiko pilotalekuan. Eskuz federatugabeek ere binaka eta Olaederrako pilotalekuan jokatuko dute.
Izen-ematea:
Non: Behar Zana elkartean.
Noiz: Azken eguna ekainaren 6a, ostirala izango da, 20:00etan. Zozketa orduantxe egingo da.