Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko mai. 29a, 19:34

HERRI ARTEKO PALA TXAPELKETA
URNIETA 0-2 ZUMAIA
URNIETA 28-35 ZUMAIA
XABIER AMANTEGI-BORJA FERNANDEZ. SENIORRAK. Aroztegi anaien bajak, zumaiarren aurka jokatu beharreko urnietar bikoteak berregituratzea eragin zuen. Amantegik eta Fernandezek norgehiagoka irabazteko aukera izan zuten. Baina azkenean, ez zuten haien jokaldiari behar bezalako akabera eman.

URNIETA 25-40 ZUMAIA
JUAN CARLOS ERASUN-ANTTON JAUREGI. SENIORRAK. Erasunek eta Jauregik aurkari gogorrekin lehiatu behar izan zuten. Azken emaitza, zumaiarren aldekoa izan zen. Emaitza horiekin kanporaketa saioak gainditzea zailtzen du. Hain zuzen, hurrengo bi norgehiagokak irabazi beharko baitituzte urnietarrek. Eta hori guztia gutxi balitz, 22 tanto gehiago lortu.

EUSKAL HERRIKO TRINKETA
TXAPELKETA
URNIETA 40-32 MARKINA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. JUBENILAK. Lehen jardunaldia jokatu zuten Pagolak eta Garmendiak trinketan eta markinarrak mendean hartu zituzten Irurako frontoian. Animatuta, finalerdiei begira daude. Horretarako ordea, gutxienez beste garaipen bat lortu beharko dute.

GIPUZKOAKO TRINKETA TXAPELKETA
ARANTXA GOENAGA-PIEROLA    28 GUTIERREZ-LUKAS    30
ARRIOLA-KARMELE URBISTONDO    22
M.ZABALA-BAÑALES    30

USURBILGO TORNEOA
URNIETA 18-8 ANDOAIN
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. INFANTILAK. Jarraian eskuratzen duten hirugarren garaipena da.

URNIETA 17-18 HERNANI
MIKEL IMAZ-JON EZENARRO. ALEBINAK. Gutxigatik bada ere, partida galdu zuten. Emaitza horrek ordea finalerdietan egotea ez die eragotziko.
EUSKAL JOLAS TORNEOA
M.GARMENDIA 11-22 EGURROLA
JUBENILAK. Deban jokatzen den txapelketan, aurkari zumaiarrak jasotako pilotakada bat bera ere ez zuen galtzen. Hortik dator, azken tantorako bi jokalarien artean dagoen tartea. Eskenatoki berean, emaitza berdina Jon Pagolarentzat ere. Zabaleta goizuetarraren aurka jokatu zuen partidan hala ere, urnietarrak defentsa eta erasoaldi bikainak burutu zituen. Nafarraren nagusitasuna ordea agerian geratu zen.

UDABERRI TXAPELKETA
URNIETA 11-16 GOIERRI1
JON EZENARRO-MIKEL IMAZ-JON ANDER IGUARAN. ALEBINAK. Goierritarren aurka galdu ostean, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako final zortzirenetan kanporatu dute hirukotea. Urretxukoak baino hobeak dira eta baliabide gehiago dituzte urnietarrek. Baina egia da haien aurkariak baino hanka sartze gehiago egin zituztela.

URNIETA1 6-18 AZKOITIKO2
JULEN LOITEGI-JULEN PAGOLA. INFANTILAK. Alebin mailako jokalariak bezala, final zortzirenetan geratu dira txapelketatik kanpo. Pagolak oso ondo jokatu zuen. Loitegik lehen faseko partida guztiak irabazi arren, urduri aritu zen.

URNIETA5 18-4 EIBAR
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. INFANTILAK. Maila handiko atzelariarekin topo egin zuten, baina urnietarrak ederki asko koordinatu eta aurre egin zieten haren erasoaldiei. Tarte handiz lortutako azken garaipenarekin, Oiarbide eta Pagolarekin batera, Gipuzkoako zortzi pilotari bikote onenen artean daude.

ARKUPE TORNEOA
J.PAGOLA 22-17 M.GARMENDIA
ESKU PILOTA.
J.L.TOLEDOTXIKI 22-5 I.AMANTEGI
PALA.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz binaka, Jubenilak
J.Pagola-M.Garmendia – Zabalet
Aginaga. Ost,30. 19:00

Trinketa Txapelketa, Seniorrak
Arriola-Karmele Urbistondo
Jauregi-Ugalde
Arantxa Goenaga-Pierola
M.Zabala-Bañales
Gaska (Donostia). Ost,30. 20:00

Binakako trinketa txapelketa
J.Pagola-M.Garmendia – Usansolo
Irura. Lar,31. 10:00

Herri arteko pala txapelketa
Zumaia-Urnieta
Aizarnazabal. Lar,31. 12:00

Udaberri Txapelketako
final laurdenak
Urnieta 3-Goierri (Urretxu)
Azkoitiko 2-Segura 1
Elordi (Ikaztegieta)-Hernani 1
Urnieta 5-Gazteleku
Urnieta. Lar,31. 16:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!